XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AMONAREN AHOLKUAK

GATZA ZILBORREAN

Sabel laxoaren kontra zilborra gatzez bete eta tirita batekin estaltzea aholkatzen da.

PAPER BEROA

Diabetesentzat beste sendagai tradizional bat arbasoengandik datorkigu: estraza edo kazeta papera berotzen da labean; gero, paper beroarekin sabela estali, norberaren arropekin edota pijamarekin eutsiz eta biharamuna arte mantenduz. Sendabide honen eraginkortasuna belaunaldietan zehar frogatu da.

HAURREN DESIDRATAZIOA

Haur batek sabel laxoa duenean, gehiegi pentsatu gabe, sendagilengana joan beharra dugu.

Deskonposaketa batek daukan arriskua desidratazioa da. Haurrak isurkin gehiegi galdu duen ala ez jakiteko, larru zimiko bat hartzen zaio esku bakoitzarekin, beraien artetik hurbil dauden bi puntutan, eta norabide kontrarioan mugitzen dira.

Haragia bere lehenengo posiziora berehala itzultzen bada, badakigu ez dela deshidrataziorik. Berriz, jatorriko erara itzultzea kostatzen bazaio, lehenbailehen isurkinak: zukua, salda, tea, arroz ura, edo sueroa emango dizkiogu eta bizkor ospital batera joko dugu.

ESAERAK ETA AIPAMENAK

Sukaldea osasunaren lantegia da.

BOTIKAREN BITXIKERIAK

Bidaietan, sabela laxatzen da zeren, ohizko etxebizitzaz aldatzean, beste tokiko germenen kontrako defentsak ez baitira prest. Germen horiek eragiten dute heste lodiko bakterien orekan eta orduan sabela laxatzen da. Kasurik gehienetan, sabel laxoa konpontzen da berez eta erabat egun gutxiren buruan.

LANDARE MEDIZINALAK

AZITRAIA

Azitraia berez mendi hegietan eta eskualde idor eta harritsuetan sortzen da, gehienetan eguraldi epeletan. Oso belar aromatikoa da, udan eta udazkenean loratzen dena. Bere loreak eta hostoak erabiltzen dira, itzaleko tokietan, aire zabalean, lehortuta. Bere bereiztasun askoren artean sabel laxoaren kontrako eraginkortasuna nabarmentzen da, oso astringentea delako.